Ekografia muskuloeskeletikoa lesioak aztertzeko teknika ez inbasibo eta bat-batekoa da. Lesio muskularrak, tendoi eta bursen inflamazioak, lotailuen lesioak, hezur hausturak etab ikusi daitezke eta lesioaren eboluzioa ikusi.
Horretaz aparte orratzak erabiliko ditugun teknika inbasiboetarako erabilgarria da, zehaztasuna bermatzen digulako.
Neuromodulazio funtzional perkutaneoa teknka terapeutiko bat da, non erabilera elektriko bat aplikatzen den nerbioen estimulazioa zuzenean edo jatorrizko neuronen joera aldatzeko.
Teknika hau oso erabilgarria da, adibidez, kroniko eta intentsibo dagoen mina arintzeko edo mugimendu eta funtzio defizitak hobetzeko.
Ehunetan sortzen diren mikroedemak garbitzeko erabiltzen den metodoa da. Mikroedema hauek, sentsibilitatea edo mugimenduaren restrikzioak ekar ditzakete, batez artikulazio, ehun konektiboa eta nerbioen artean.
Gure eskuaren bitartez egiten da teknika, pazienteari mugimentu ritmiko bat eraginez, ehuna pasiboki tentsioa jarriz eta kenduz.
Korronte elektriko galbanikoak, kaltetutako ehuna zuzenean estimula dezan orratzez baliatuta aplikatzen den teknika da. Ehun konektiboa edota muskularra tratatzeko teknika da , kaltetuta dagoen kasuetan, birsortze prosezuaren lehen fasea abian jartzen du.
Fibrosietan bereziki erabilgarria da. Degeneratutako ehuna suntsitu eta birsortze prosezurako ezinbestekoa den inflamazio fasea abiarazten du (ehun osasuntsua kaltetu gabe).
Terapia zelularrean oinarritzen da; izan ere, frekuentzia, intentsitate eta denbora zehatzean beroa edo hipertermia aplikatuta, ehunen konpontze-mekanismo naturalak bizkortzea da teknikaren funtsa.
Beraz, pazientea ahalik eta azkarren eta hobekien indarberritzea ahalbidetzen du, mina eta inflamazioa arindu eta sendatze-prozesua azkartzen baititu. Oso erabilgarria da bai min akutu baita min kronikoa arintzeko, tentsio-guneak erlaxatzeko eta kirol patologietako errekuperazio-denborak murrizteko.
Gatillo-puntu miofaszialak gihar-zuntzetan kokatzen diren banda tinkoetako noduluak dira. Horiek min erreferitu bereizgarria, presioarekiko hipersentikortasuna eta asaldura motorrak eragiten dituzte.
Puntzio lehorra deritzon teknikan orratza gatillo-puntuetan sartzen da eta uzkurdura lokalak sorrarazten dira; modu horretan, giharrari tentsioa kentzea lortuz.
Fisioterapiaren alorrean, hipertermia kontzeptua maiztasun handiko korronteak dakartzan modalitate terapeutiko bat deskribatzeko erabiltzen da, gorputzaren barne-tenperaturaren igoera sortzen dutenak.
Maiztasun-tarte zehatz bat aplikatuz, ehunen beroketa lortzen da, eta horrek giharren elikadura-egoera hobetzea dakar eta, ondorioz, berreskuratze-prozesuaren azelerazioa dakar.
Hipertermia terminoa oso egokia da korronte honen ekintza deskribatzeko, bere helburu nagusia gorputzeko eremu definitu eta sakonetan tenperatura igotzea baita, eta horrela beste fisioterapia teknikarik ez duen efektua lortuz.
Giharrek zein fasziek pairatzen dituzten alterazio mekaniko eta fisiologikoak tratatzeko teknika da. Horretarako, gantxo izeneko tresna erabiltzen da.
Batik bat gihar tabikeak eta lotura miofaszialak lantzeko erabiltzen da, horien arteko atxikipenak askatu eta ehunen arteko mugikortasuna hobetzeko, hain zuzen.
GDP ARIKETAK (PRESIOEN KUDEAKETA DINAMIKOA): Ariketa aktiboko metodoa zoru pelbikorako eta sinergia konplexu abdominolumbopelviperinealean.
Sabeleko transbertsoa aktibatzeko ariketen bidez, gerriko abdominala indartzeko helburuarekin.
GIMNASIA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA: Arnasketa eta abdomeneko muskulu-uzkurdura konbinatzen dituen metodoa, arnas-apnean, abdomeneko muskulaturaren eta zoru pelbikoaren tonifikazioa lortzeko. Erditu ondoren sendatzeko, abdomeneko diastasia, inkontinentziak, pelbiseko mina…
Kontrolean, doitasunean eta arnasketan oinarritzen diren ariketak. Mugikortasuna eta malgutasuna areagotzen ditu, eta gorputzaren indarra eta jarrera hobetzen ditu. Publiko guztiarentzat: patologia desberdinak dituzten pertsonentzat, kirolarientzat, haurdunentzat eta bizkorrago sentitu nahi duten guztientzat.
Anboto Kalea, 10, Bajo, 48340
Amorebieta-Etxano
944 07 12 77 – 688 789 256
jon@onerafisioterapia.com
Webgunearen garapena: biklik.eus
Esperientzia onena eskaintzeko, gailuen gisako teknologiak erabiltzen ditugu informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horiek erabiltzeak aukera emango digu datuak prozesatzeko, hala nola nabigatzeko portaera edo webgune honetan dauden identifikazio bereziak. Ez onartzeak edo ez onartzeak eragin kaltegarria izan dezake zenbait ezaugarri eta funtziotan.